ZERUA ETA IFERNUA

Aintzinako kondaira japoniar batek dioenez Samuraia borroka zale batek Zen maisu bati erronka bota zion zerua eta ifernua zer diren azaltzeko. Baina Zen maisuak gutxietsiz erantzun zion: -“Ezjakina eta inozoa zara. Zu bezalakoekin ezin dut nire denbora galdu”. Bere harrokerian minduta amorruak hartu zuen Samuraia. Ezpata zorrotik atera eta marru egin zion :

- Petralkeria honegatik akabatu beharko zintuzket!

-Horixe duzu ifernua! - Erantzun zion lekaideak.

Lekaidearen erantzunak harritu zuen Samuraia eta berehala argia ikusi zuen maisuaren hitzetan, konturatu baitzen ifernua amorru itsuak sortua zela. Lasaitu eta zorroan gorde zuen ezpata, maisuari ikasgaia apaltasunez eskertuz.

- Hori zerua duzu! - Jarraitu zuen monjeak.

 

Zerua eta ifernua; bakea eta amorrazioa ; zoriontasuna eta zorigaitza... denak gure baitan dira eta gurekin daramatzagu edonora goazela ere. Gure esku dago zein agertuko erabakitzea.

 

 

 

  Traducción al euskera por César Blanco (cblanco@irakasle.net)
   
 
 

Jose Miguel Sánchez (txemish@gmail.com)

   
   
 
PINCHA ABAJO PARA CONSEGUIR LOS LIBROS DE LAS HISTORIAS
 
 
 
 
 
 

© WWW.LUZYSABIDURIA.COM