SAGARRONDOA
Orain denbora luze bazegoen sagarrondo handi bat. Ume txiki batek maite zuen eta egunero olgetan ibiltzen zen inguruan. Puntaraino igo, sagarrak jan eta lokartzen zen bere gerizpean. Umeak maite zuen arbola eta arbolak maite zuen umea. Urteak aurrera joan ahala umeak arbolaren inguruan jolasteari utzi zion. Behin umea itzuli zen arbolaren ondora eta ahots triste bat entzun zuen: -Nirekin jolastera al zatoz?. Gazteak hola erantzun zion: -Dagoenekoz ez naiz lehenagoko umea, jadanik ez dut jolasten arbolekin, orain jostailuak nahi ditut, eta dirua behar dut erosteko.. -Tamalez ez daukat dirurik baina nahi izanez gero hartu nire sagar guztiak eta merkatuan saldu. Hola jostailuak erosteko dirua izango duzu.
Gazteak pozik hartu zituen sagarrak eta dirua lortu zuen. Orduan arbola ostera zoriontsua izan zen. Baina gaztea dirua lortu eta gero ez zen berriz itzuli eta arbola berriz tristatu zen. Urte batzuk beranduago gaztea itzuli zen eta arbola pozik galdetu zion: -Nirekin jolastera zatoz? -Ez daukat jolasteko astirik, gure familiaren alde lan egin behar dut, familiarentzat etxe bat behar dut, emazte eta seme alabekin bizitzeko. Ahal didazu lagundu?
-Tamalez ez daukat etxerik, baina nire adarrak moztu eta etxea eraiki ahal duzu. Gazteak ebaki zituen adar guztiak eta horrek zoriontsu egin zuen arbola, baina gaztea ez zen berriz itzuli eta arbola berriz tristatu zen. Udako egun batez gizona itzuli zen eta arbola pozarren galdetu zion: -Nirekin jolastera itzuli al zara?. Ez –erantzun zion: -Zahartzen ari naiz eta txalupa nahi dut nabegatzeko eta atsedenaldirako. Zuk eman ahal didazu?. –Erabili nire enborra txalupa egiteko. Gizonak enborra ebaki eta txalupa egin zuen. Hala denbora luzean nabegatzen ibili zen. Urtek igaro eta gizona arbola ondora itzuli zen. -Ez daukat zer emanik, ezta sagarrik ere. Gizonak orduan: -Zaharra naiz eta ez daukat haginik haginka egiteko, ezta indarrik puntara igotzeko. Ez daukat ezeren beharrik ez bada deskantsatzeko lekuren batena. -Nire erroen artean eseri eta atsedena hartu lasai nire ondoan, onak dira esertzeko arbola zaharrarenerroak. Gizona ezeri eta arbola pozarren pozez negar egin zuen.
Istorioa hau gutako askorena izan liteke. Arbola gure gurasoen irudia da. Umeak garela maite eta haien ondoan jolastu egiten dugu. Haztean berriz utzi egiten ditugu eta bakarrik itzultzen gara haien beharra izatean. Hala ere beraiek hor egoten dira beti guri laguntza emateko prest. Berekoia ematen du gaztearen jokaera, baina holaxe jokatzen dugu askotan gure gurasoekin.
|