ARAZOEN ARBOLA

Gure baserria konpontzeko hartu nuen arotzak bukatutzat jo zuen egun hartako lanaldi gogorra. Lan egun okerra izan zen hura: zerra elektrikoa matxuratu zitzaion, etakonpondu nahian ordu luzeak galdu zituen alferrik; gero, bere kamioi zaharra ezin izan zuen abiatu. Gure autoan eraman nuen etxera ilunabarrenean. Isilik eta kopeta ilun joan zen bidaia osoan. Behin etxe aurreko larrainera ailegatutafamilia ezagutzeko gonbita egin zidan. Nik onartu nion. Aterantz gindoazela gelditu zen une batez arbola baten ondoan, adarretan ikusi ez nuen zerbait eskegitzeko edo. Berriz aterantz zuzentzean aldaketa harrigarria gertatua zela jabetu nintzen. Aurpegia irribarre zabal batez argiturik zeukan. Behin barruan geundela, ume txikiak umore onez besarkatu eta emazteari musua eman zion. Familia aurkeztu, eta nola ezin izan nuen afaltzeko eskaintza onartu, autoraino lagundu ninduen. Arbolaren ondoan igarotzean, jakin minez galdetu nion ea zer izan zen etxera sartu aurretik arbolan egindakoa.

— Ah, bai! Hau arazoen nire arbola da. Erantzun zidan, eta jarraitu zuen:

— Nik ezin ditut laneko okerrak eta buru hausteak ekidin, baina haiek ez dira nire emaztearenak, ezta gure seme-alabenak ere. Beraz, gurera sartu baino lehen, arbola honetan eskegitzen ditut. Goizean jasotzen ditut berriz. Onena zera da: hurrengo goizean,jasotzean ez dagoela bezperan utzitako beste, eta gainera,gogoratzen dudana baino askoz arinagoakizaten dira.

 

  Traducción al euskera por César Blanco (cblanco@irakasle.net)
   
 
 

Elena Fernández Bayo (artesbayo@gmail.com)

   
   
 
PINCHA ABAJO PARA CONSEGUIR LOS LIBROS DE LAS HISTORIAS
 
 
 
 
 
 

© WWW.LUZYSABIDURIA.COM