HIRU GALBAHEAK

Marianita hamabi urte edo zeukan neskatoa zen. Jendeen gainean gaizki esaka ibiltzeko eta zurrumurruak zabaltzeko ohitura hartzen ari zen. Zurrumurru berria zeukan bakoitzean amarengana jotzen zuen denbora galdu gabe.

— Ama, ama, entzun al duzuhalakori zer gertatu zaion?. Eta delako horrek egindakoa?

Eta hala jarduten zuen, orain hori larrutzen, orain beste horretaz gaizki esaka. Halakoak zabaltzen zituen barra-barra, egia ote ziren baieztatzeko inolako ardurarik gabe. Kontu haiek askotan latzak ez ezik,kaltegarriak ere izaten ziren.

Amak ez zekien zer egin, alaba kontakatilua ez izateko. Hain adin txikitik ohitura okerrak hartzeaz kezkatzen hasia zen. Orduan aititek behin esandakoaz gogoratu zen: “Hiru galbaheen istorioa”. Hurrengo batean, zegoenekoz, ohiko bihurtu zen bezala ailegatu zitzaion Marianita:

— Ama, ama, ezetz jakin Markosi gertatutakoa! Bai inozoa gureMarkos gero!

Amak eten egin zion:

— Egon, egon, oraingo honetan, niri kontatu baino lehen, zure istorioak hiru galbahetik igaro beharko du.

Marianitak onartu zuen proposamenak ez ustean harrapatuta, hiru galbahe haiek zeintzuk izango ziren jakinminarekin. Amak aurrera egin zuen.

— Lehenbizikoa, egiaren galbahea: egia al da kontatzera zoazena?

— Bada, ez dakit, baina Margak esan zidanez...

— Beraz, ez dakizu egia denentz!

— Bigarren galbahea, onerako al da?. Markosez esan behar didazuna onerako al da? Markosen edo beste baten egoera hobetzeko da?

— Ez dut uste, ama.

— Orduan ez da!

— Hirugarren galbahea, beharra. Beharrezkoa al da niri kontatzea?

— Bada, egia esateko ez, ez da beharrezkoa. Arrazoia duzu, amatxo, hobeto pentsatuta, ez dizut kontatuko.

 

Hainbatetan gaizki esaka aritzen gara, inolako beharrik gabe. Mingaina lanabesa gaiztoa izan litekeela jakin behar dugu, eta jende askori min eta kalteak sortu ahal dizkiola gaizki erabiliz gero. Mundua hobeagoa izan liteke hiru galbahekin, ezta?

 

  Traducción al euskera por César Blanco (cblanco@irakasle.net)
   
 
 

Elena Fernández Bayo (artesbayo@gmail.com)

   
   
 
PINCHA ABAJO PARA CONSEGUIR LOS LIBROS DE LAS HISTORIAS
 
 
 
 
 
 

© WWW.LUZYSABIDURIA.COM