TXABOLA SUAK HARTU DU

Behinola, karga-ontziaabiatu zen itsas zabalera. Berrogeita hamar eguneko bidaiarako, hogei laguneko eskifaia.. Eskifaiakoak ez ziren oso fededunak, baina haien artean, lotsatu gabe, bera jainkoak babesten zuela aitortzen zuen bat zegoen. Trufa eta barre egiten zioten, haren sinesmenak zirela medio.

Gau batean makina-gelan leherketa batek sutea sortu zuen, eta horren ondorioz itsasontzia hondoratu egin zen. Gizon guztiak ito ziren, fededuna izan ezik. Irla bateraino ailegatzea izan zuen eta bertan babestu zen. Jainkoak hortik onik aterako zuela uste zuenez nahikoa lasai ibiltzen zen. Egunero zeru-ertza behatzen zuen laguntzaren zain, baina laguntza ez zen ailegatzen.

Esperoan egoteaz nekaturik, behin behineko txabola egiteari ekin zion, zeuzkan gauza apurrak eta, jakina, bere burua ere babesteko asmoz. Egun batean arrantzan zebilela urrutitik txabola suak hartua zuela ikusi eta arrapaladan joan zen bertaraino. Ezin izan zuen, baina, ezer salbatu.

Indarra galduta, noraezean ibili zen, handik eta hemendik, itxaropenari ezin eutsiz.

Marinela etsirik zegoen, eta jainkoari negarrez esan zion:

– Nola egin didazu hau, nori eta niri?!!

Gero, hondar epel gainean loak hartu zuen. Goizaldean irlara zetorren ontzi baten sirena entzun zuen, esnatu eta harrituta ikusi zuen bila zetozkiola, txalupa batean!!

Iristean galdetu zien salbatzaileei jakinminez:

— Nola jakin duzue hemen nengoela?

— Zeuk egindako ke-deiak ikusi ditugu eta. Erantzun zioten.

 

Gertaera txarrenetan ere jakin behar dugu dena onerako gertatzen dela nahiz eta batzutan guk hori ulertu etahorretaz jabetzeko denbora luzeak iragan behar duen.

 

  Traducción al euskera por César Blanco (cblanco@irakasle.net)
   
 
 

Elena Fernández Bayo (artesbayo@gmail.com)

   
   
 
PINCHA ABAJO PARA CONSEGUIR LOS LIBROS DE LAS HISTORIAS
 
 
 
 
 
 

© WWW.LUZYSABIDURIA.COM