BI ANAIAK

Ba ziren, behin, bi anaia biki, etxe berean eta guraso berberek hazi eta heziak. Aita mozkor zale; agindu zale eta arduragabe baten peko zartakoak, okerrak eta irainak jaso zituzten biek ala biek berdin. Askotan aitak legea hausten zuen eta arazoetan sartzen zen. Atzetik, sarritan, polizia zebilkion.

Bi anaietatik batek eskola utzi, mozkor zale bihurtu, eta ezkonduta familia osatu zuen Bere aitak bezala tratatzen zituen etxekoak guztiz txarto. Behin, galdetu zioten ea nola lardaskatzen zuen hola familiako giroa, eta zera erantzun zuen:

— Gure aitak eman zidan haurtzaroarekin nola izannintekeen, bada, bestela?

Beste anaiak egoera latzak jasota ere ez zion sekulan ikasteari eta bere burua prestatzeari utzi. Ezkondu eta senar arretatsua izateaz gain, guraso maitagarri izan zen seme alabentzat. Langile fin eta estimatua izan zen, eta ingurukoentzat ekarri handiak egin zituen, bai lantegian, bai auzoan. Behin, zer dela eta izan zuen bizitzan jokaera ereduzko hori galdetu zioten eta hau erantzun zuen:

— Gure aitak eman zidan haurtzaroarekin nola izan nintekeen, bada, bestela?

“Ez du hainbeste axola zer egin zizuten. Zuk zeuk zer egiten duzun egin zizuten horrekin da benetan kakoa. Eta azken hau zure esku dago.

 

  Traducción al euskera por César Blanco (cblanco@irakasle.net)
   
 
 

Elena Fernández Bayo (artesbayo@gmail.com)

   
   
 
PINCHA ABAJO PARA CONSEGUIR LOS LIBROS DE LAS HISTORIAS
 
 
 
 
 
 

© WWW.LUZYSABIDURIA.COM