MOGO ETA ZENTZU GABEKO JAIA
Mogo izeneko gizonak Gauonari zentzu gabeko jaia iristen zion. Beretzako abenduaren 24eko gaua urteko tristeena izaten zen bertan hainbat lagunek bere burua bakarrik sentitzen zutelako, edo eta urtean hildako lagun maiteak gogoratzen zituztelako.
Mogo gizaseme txintxoa zen. Familia zeukan, hurkoa laguntzen saiatzen zen eta txintxoa zen negozioetan.. Baina ezin zuen onartu pertsonok Jainkoa gizakiak salbatzera lurreratua zela, ezta horretan sinesteko pertsonok hain inuzenteakginenik. Balio sakoneko pertsona izanik ez zeukan ahoan bilorik Gabonak tristeetan tristeenak zirela esateaz gain gezurreko istorioa zelaesaten zuen, gizon bihurtutako Jainkoaren istorioa gezurra zen beretzat.
Beti bezala Gauon gaueanemaztea eta semea elizara joateko prestatu ziren. Eta beti bezala Mogok bakarrik joaten uztea erabaki zuen.
“-Faltsua izango nintzateke zuekin joango banintz. Hemen geldituko naiz zuen zain.”
Emaztea eta semea irtetean Mogo bere aulki kuttunean eseri eta beheko sua piztu zuen, eguneko egunkariak irakurtzeko. Irakurtzen zegoela leihoaren kristaletik ailegatutako kolpe hotsek adi jarri zuten. Norbait elur piloteekin jolasean ibiliko zela uste zuen, berokia jantzi eta “balizko arerioari” ezustea emateko asmoz irten zen.
Atea ireki eta denboralea zela medio iparra galdutako txori taldea ikusi zuen. Etxeko beroa susmatuz leihotik sartu nahian kristalen kontra jo eta hegalak zauriturik elur gainean dar dar ari ziren. Hegalak sendatu arte ez zuten izango berriz hegaz egiterik,
“Ezin ditut kanpoan utzi izaki hauek!”- esan zuen. –“Nola lagun ditzaket?”.
Garajeraino joan atea zabaldu eta argia piztu zuen. Hala ere txoriak ez ziren sartu. – “Beldur dira.”- pentsatu zuen Mogok.
Berriz etxean sartu zen ogi papurrak hartu eta beroa zegoen garajerainoko bidezka bat osatu zuen. Ekinbideak ez zuen arrakastarik izan, ordea. Mogok besoak zabalik keinu abarotxoez sartu arazten saiatu zen, batzuk gozo bultzatuz ere. Txoriak, baina, urduriago jarri ziren eta noraezean hasi ziren elur gainean zeuzkaten azken kemenak agortuz. Mogok ez zekien zer egin.
“-Izaki izugarria bezala ikusi behar nauzue.” Esan zuen ozenki. “-Nola liteke ez ulertzea ahal duzuela nigan fidatu!”
Etsiturik oihu egin zuen:
“-Txoria bihurtzerik izango banu, une labur batean besterik ez bada ere! Salbatu nahi zaituztedala ulertuko zenukete!
Une hartan jo zuen elizako kanpaiak, gauerdia iragarriz. Txori bat aingeru bihurtuta galdetu zion Mogori: -Orain ulertzen duzu zergatik Jainkoak behar izan zuen gizona bihurtu?
Begiak malkoetan, elurretan belaunikaturik erantzun zion:
“-Barka egidazu. Orain ulertzen dut guk bezala estualdiak igaro eta gure halakoetan baino ez garela fidatzen.”
|