ZERGATIK DABIL OIHUKA JENDEA?

Behin Meher Babak hau galdetu zien bere ikasleei:

— Pertsonak, ernegaturik daudenean, zergatik egiten diote marruka elkarri?

Pixka bat hausnartu eta honela erantzun zioten:

— Lasaitasuna galtzen dugulako- esan zuen batek- eta horrexegatik marru egiten dugu.

— Baina zergatik oihukatu bestea hain hurbil dugunean? Galdetu zuen berriz Babak:

— Ezin zaio baxu hitz egin? Zergatik oihukatzen diozu haserretzen zarenean?

Ikasleek beste hainbat erantzun eman zioten baina ez zuten Baba asebete.Azkenean maisuak berak horrela azaldu zien:

— Lagunak haserre direnean, gogoak ikaragarri urruntzen zaizkie elkarrengatik. Alde hori gainditzeko edo, oihukatu beharra izaten dute elkarri entzunaraziko badiote. Zenbat eta ernegatuago orduan eta ozenkiago oihukatu beharko dute aldea handiago delako.

Gero Babak galdetu zuen:

— Zer gertatzen da bi lagun maitemintzen direnean? Haiek ez diote elkarri oihu egiten baizik eta isilik mintzatzen dira. Zergatik? Gogoak oso gertu dituztelako. Haien gogoen arteko distantzia laburra da. Eta jarraitu zuen:

— Oraindik estuago maitemintzen direnean zer gertatzen da? Ez dute hitz egiten bakarrik xuxurlatzen dute, eta maitasunean hurbiltzen dira gehiago eta gehiago. Azkenean ez dute behar ezta xuxurlatu ere, begirada nahikoa dute elkar ulertzeko. Horren hurbil daudelako elkar maite dutenen gogoak. Eta azkenik Babak:

— Eztabaidatzen duzuenetan ez utzi zuen gogoak elkarrengandik gehiegi urruntzen. Ez esan ezer urruntzea larrituko duenik. Bestela urruntasuna handituz joango da eta urrunegi ailegatzen bazarete itzultzeko bidea ere galduko duzue betiko.

 

  Traducción al euskera por César Blanco (cblanco@irakasle.net)
   
 
 

Elena Fernández Bayo (artesbayo@gmail.com)

   
   
 
PINCHA ABAJO PARA CONSEGUIR LOS LIBROS DE LAS HISTORIAS
 
 
 
 
 
 

© WWW.LUZYSABIDURIA.COM