INORK EZ DU BAKARRIK ARRAKASTA LORTZEN

XV. mendean, Nüremberg hiritik gertu, herrixka txiki batean izan zen 18 seme-alaba zituen sendi bat. Halako sendi zabal batekoen sabelak berdintzeko aitak, Albrecht Durerrek, egunean 18 ordu egin behar izaten zuen lan, urre meategietan edo beste edonon ere. Edozein aukera ona zen sosak irabaztekotan.

Egoera txiroan bizi baziren ere Albrecht Dureren semetako bik amets berbera zeukaten. Biek pinturarako zuten sena garatu nahi zuten, baina ondo zekiten, aitak ezin izango zituela arte-akademiara bidali, ez bata, ez bestea.

Makina bat gau eman zuten ametsa nola gauzatu asmatu nahian, azkenean adostu zuten erdiko irtenbide bat, txotx egingo zuten, galtzaileak meategietan lan egingo zuen bestearen arte-ikasketak ordaintzeko. Ikasketak amaitzean irabazleak etxean gelditzen zenari ordainduko zion karrera artelanen salmentekin. Zotz egin zuten igande batean, elizatik irtetean. Albrechtt Durerek irabazi zuen eta Nurembergera joan zen ikastera. Albertek orduan meategiko lan arriskutsuari ekin zion anaiaren ikasketa gastuak estaltzeko.

Albrechttakademian hasi hasieratik nabarmendu zen ikaskideen artean. Haren grabatu eta olioak irakasleenak baino hobeak izatera iritsi ziren laster eta graduatu orduko diru asko zeukan irabazia arte lanen salmenten bitartez. Artista gaztea herrixkara itzuli zenean, sendia haren omenezko afari batean bildu zen. Gogoangarria izan zen ospakizunak bukatzean, Albretch jesarlekutik zutitu, eta bere ametsa gauzatzeko hainbeste sakrifikatu eta hainbeste lagundu zion anaia maitearen ohorerako topa eskatu zuenean. Eta honela bukatu zuen topa:

— Orain, anaia maitea, zure txanda duzu! Orain badaukazu Nurembergera joaterik zure ametsak gauzatzeko, orain zuk nire kontura egingo duzu nik zurera egin dudan bezala.

Begirada guztiak Alberten aldera lotu ziren. Horrek, malkoetan zegoela, burua eskuin ezker mugitzen zuen:

— Ez, ez. Errepikatzen zuen ahopeka.

Azkenean altxatu eta malkoak sikatuz senideei banan-banan begiratu eta anaiarengana hurbildu zen. Eskua anaiaren masailean jarrita esan zuen goxo:

— Ez anaia, ezin naiz Nurembergera joan. Beranduegi da niretzako. Begira lan urte hauek zer egin duten nire eskuetan: dagoeneko, ez daukat eskuetan apurtu ez zaidan hezurrik; azken boladan, artritisak nire esku eskuinaz hainbeste jabetu denez, topa egiteko ere ozta-ozta ailegatu naiz eskua altxatzera. Are gutxiago ahalko nituzke eskuok, arte lanak egiteko trebatu. Ez naiz jadanik pergamino, konpas; luma edo pintzelak erabiltzeko gai. Ez anaia, niretzako beranduegi da.

Egun hartatik 450 urte baino gehiago iragan dira. Gaur egun Albretch Dureren grabatuak; akuarelak; olioak eta bestelako tailak eta lanak mundu osoko museotan barreiaturik daude ikusgai. Baina seguruenik zeuk gainerako guztiok bezala, bereziki bat gogoan izango duzu, agian, zure lantokian, edo zure etxean ere, kopiaren bat izango duzu. Egun batean anaiaren eskaintzaren omenez Albretch Durerek esku elbarriak marraztu zituen. Eskumuturretan bat eginda eta atzamarrak zeruari zuzenduak.

Arte lan gogoangarri horri “Eskuak” izen biluzia jarri zion egileak, baina denen bihotzak ukitu zituen koadroak eta “Eskuak otoitzean” izenarekin birbataiatu zuten.

 

 

  Traducción al euskera por César Blanco (cblanco@irakasle.net)
   
 
 

Elena Fernández Bayo (artesbayo@gmail.com)

   
   
 
PINCHA ABAJO PARA CONSEGUIR LOS LIBROS DE LAS HISTORIAS
 
 
 
 
 
 

© WWW.LUZYSABIDURIA.COM