ZINTZOTASUNAREN LOREA

Jesukristo aurreko 250.garren urtean, Txinako iparraldeko herrialde bateko printzesa erregin egiteko zuten, eta legearen arabera, horretarako ezkondu behar zuen.

Jakinaren gainean zegoenez gorteko mutilen artean senarra hartzeko lehia zabaltzea erabaki zuen. Beraz, nola egingo zuen ondo hausnartu etamutilen probarako eguna, lekua eta ordua jakinarazteko deia zabaldu zuen.

Berriak jauregian hainbat urtetanzerbitzari ibilitako ama bat kezkatu zuen, jakin bazekielako bere semea printzesarekin aspalditik maiteminduta zebilela eta zerbitzari baten semea izanik, printzea izateko aukerarik ez zeukala. Etxera ailegatzean, berria eman zion, eta semea joateko prest zegoela ikusita galdetu zion harriduraz:

— Seme maitea, baina zer egin behar duk han gorteko mutil aberats eta ederrenen artean? . Ken ezak asmo hori gogotik! Ba zekiat egoera mingarri zaiala baina ez zoratu ezin baten atzetik.

Erantzun zion, baina:

— Ez ama, ez daukat minik hartzeko, ezta zoratzeko ere inolako asmorik. Ziurrenik, ez naiz hautatua izango, baina ez dut haren ondoan egoteko, eta bertatik bertara ikusteko aukera galduko. Gauza xume horrek nahikoa zorion emango dit eta.

Mutil gaztea jauregira ailegatu orduko han zeuden eskualde haietako gazte ederrenak, beren apaingarri bikainenekin eta printzesak aukeratua izateko esperantza eta asmoarekin.Halako baten, lehiaren nondik nolakoak azaldu zizkien printzesak:

— Zuetako bakoitzari hazi bat emango zaizue. Sei hilabete barru lorerik ederrena ekarriko didana nire senarra eta herrialde honetako erregea izango da.

Printzesaren proposamena ohitura zaharren haritik zihoan, herrialde hartan estima handia baitzioten ereiteari: landareak, adiskidetasunak, harremanak, dantzak, musikak… gauzak ereiteko eta zaintzeko ohitura handia zegoen.

Denbora aurrera zihoan eta, gure mutila lorezaintzan oso aritua ezbazen ere,ardura handiz zaintzen zuen emandako hazia, maitasuna bizitzaren ongarri eraginkorrena zela bazekielako. Hiru hilabete iragan zirenean haziak ernaldu gabe jarraitzen zuen, eta bere ametsa, egunez egun, urrutiago ikusten zuen. Hala ere, hazia ez bezala, maitasuna hazten zerraion bere baitan.

Sei hilabeteak bete zirenean, hazitik ez zen oraindik sortu ezer. Erabili zituen zaintza eta ardura kontuan hartuta, nahiz eta ezer ez sortua izan, jauregira joatea erabaki zuen, eta amari, ez zuela printzesaren ondoan berriro egoteko aukera galduko esan zion.

Jarritako hitzorduan han zen mutil gaztea ernaldu gabeko haziarekin. Gainerako senargaiek lore bana zeukaten zein baino zein ederrago. Mota, forma, zein kolore guztietako loreek bete zuten gela. Benetan liluraturik zegoen mutila, sekulan ikusi gabeko eszenaren aurrean.

Erabakitzeko unea ailegatu zen azkenean. Printzesak banan-banan aztertu zituen loreak eta denak ikusi zituenean erabakia eman zuen: zerbitzariaren semearekin ezkonduko zela, hain zuzen.

Han zeudenek denetako iritziak zabaldu zituzten, harridura handia baitzen. Ezin zezaketen ulertu nola lorerik lortu ez zuen mutil bakarra aukeratu zuen printzesak ezkontzeko.

Erregin-gaiak azaldu zuen lasai: -“Mutil hau bakarra izan da zintzotasunaren lorea zaintzen, honek merezi du errege izatea, beste inork ez! Banatu nizkizuen hazi guztiak antzuak ziren”.

 

  Traducción al euskera por César Blanco (cblanco@irakasle.net)
   
 
 

Elena Fernández Bayo (artesbayo@gmail.com)

   
   
 
PINCHA ABAJO PARA CONSEGUIR LOS LIBROS DE LAS HISTORIAS
 
 
 
 
 
 

© WWW.LUZYSABIDURIA.COM