ERREGINA ETA LAU SENARRAK

Bazen behin, lau senar zeuzkan erregina. Laurekin bizi zen. Hartu zuen laugarrena besteak baino maiteago zuen. Jantzi garestiz dotoretzen zuen eta zernahi opariz mimatzen zuen. Onetan onena baino ez zion ematen. Hirugarrena ere maite zuen eta bertan eta auzoko erresumetan erakusten zuen harro. Baina beste emakume erakargarriago batekin ihes egingo zuelako beldur zen beti. Bigarren gizona ere maite zuen, senarra ez ezik lagun mina ere bazuen. Beti onbera eta jagole jokatzen zuen erreginarekin. Hura aita, neba, amorante, lankide, adiskide.. dena zenmaiestatearentzat. Erreginak arazorik izaten zuenean, egoera larritzen zenean... harengana jotzen zuen laguntza, aholku eta kemenarenbila. Sekula ez zion kale egiten. Erreginak konfiantza osoa zeukan harengan.

Lehenengo senarra guztiz fidela zitzaion, ekarpen handiak eginak zituen erresumarentzat eta erreginarentzat, aberastasun eta jakintza lortu eta haiek goian mantentzeko. Hala ere,senar hori ez zuen gehiegi maite, eta hark erregina sakon maite bazuen ere, bueltan ez zuen jasotzen afektibitate handirik.

Behin, gaixotu eta denbora agortzen ari zitzaiola konturatu zen erregina. Eraman zuen luxuzko bizimoduaz hausnartu zuen orduan:

— Orain lau senar dauzkat nirekin, baina hil eta gero bakarrik egongo naiz.

Kezkatuta galdetu zion laugarren senarrari:

— Beste hirurak baino maiteago izan zaitut, jantzirik garestienez apaindu zaitut eta ardura handiz zaindu zaitut. Orain, hiltzorian nagoela, nirekin etortzeko prest al zara?

— Ez!! Erantzun zion laugarren senarrak eta tutik gehitu gabe aldegin zuen. Erantzun hark aizto zorrotzak lez eritu zuen erreginaren bihotza.

Erreginak goibeldurik hirugarren senarrari galdetu zion

— Maite izan zaitut beti, orain, heriotza bila datorkidala, niri laguntzen etorriko al zara?

— Ez!, erantzun zion hirugarren senarrak. Bizitza gozoegia da. Zu hiltzean berriz ezkontzeko asmoa daukat.

Gogoa jelatu zitzaion aditutakoaren zartakoaz. Orduan bigarren senarrarengana jo zuen:

— Laguntza behar izan dudanetan, zalantzarik gabe etorri naiz zugana, eta sekula ez didazu hutsik egin. Hiltzean jarraituko nauzu?, nire laguntzailea izango zara?

— Eskatzen didazun azken hori ezin dizut eman. Zugatik egin dezakedan bakarra ehortzea da doluz eta penatan.

Erantzunak tximista baten indarrez deuseztu zituen erreginari gelditzen zitzaizkion azken indarrak. Halako baten ahots ezaguna aditu zuen bazter betetik:

— Zurekin joango naiz noranahi zoazela ere!

Erreginak ahotsaren aldera biratu zuen burua. Han zegoen lehenengo senarra, bere itxura eskasarekin, baina irmo eta lasai. Hain jagon gabeturik agertzen zen! Erregin andreak guztiz hunkiturik esan zion:

— Zaindu behar izan zintudan garaiz, egitea neukan orduan!!

Bizitzan denok dauzkagu lau senar. Laugarrena gorputza da; indarra; osasuna; sasoia. Ondo edo gaizki zainduta; ahalegin betean edo ganora gabe eramanda ere, azken arnasarekin utziko gaituena. Hirugarren senarra gure aberastasuna, gure maila soziala, gure boterea da. Pila bat edo gutxi metatuta ere, hiltzean beste batengana pasako da, ezinbestez. Bigarren senarra gure leinua da, sendia, adiskideak. Ez du axola zenbateraino maitatu gaituzten; noraino sostengatu gaituzten... bukaeran gu ehortzi baino ezin izango dute egin. Lehenengo senarra arima dugu, gure izanaren muina. Horretaz jabetzea norberaren istorioaidaztea da. Nik neurea, zuk zeurea… eta hemen isildukonaiz.

 

 

  Traducción al euskera por César Blanco (cblanco@irakasle.net)
 
 

Elena Fernández Bayo (artesbayo@gmail.com)

   
   
 
PINCHA ABAJO PARA CONSEGUIR LOS LIBROS DE LAS HISTORIAS
 
 
 
 
 
 

© WWW.LUZYSABIDURIA.COM