HEGO BAKARREKO AINGERUAK

Behin hala, aingerua jainkoaren aurrean belaunikatu eta zera esan zion:

—Jauna, Berorren sorkuntza ikustatu dut. Toki guztietan egon naiz. Gauza guztien muinean Berori dagola ikusi dut. Eta horregatik Berorrenera etorria naiz ulertzen saiatzera. – Zergatik lurrean bizi diren pertsonek hego bat baino ez daukate? Aingeruok bi dauzkagu. Haien bitartez Berori den Maitasuneraino ailega gaitezke nahi dugunean. Askatasuneraino hegaz egin dezakegu nahi dugunean. Baina gizakiek ezin dute, hego bakarra dutenez, hegan egin.

Jainkoak erantzun zion:

—Jakina. Zuzen da hori. Gizakiak hego bakarreko eginak dauzkadana badakit.

Aingeruak, berriz,jakin minez eta ulertu nahian:

—Zergatik eman zien Berorrek bakarra, biak beharrezkoak badira hegaz egin ahal izateko.

Mantso-mantso jaungoikoak ihardetsi zion:

—Haiek ere hegaz egin dezakete; aingeru laztana. Bakarra eman nien zuok, goianjeruok, baino hobeto hegaz egin ahal izateko. Hegaz egiteko beharrezko bi hegoak dauzkazu. Eta askea bazara ere, bakarrik zabiltza, halabeharrez... Baina, gizakiak... Gizakiak, biak osatzekotan, beste baten beharra izango du beti. Beste baten laguntza behar, bi hego izango baditu.

Gelditu zen une batez, eta:

—Bakoitzak bigarren hegoa hurkoarengan bilatu behar du, nonbait, “munduaren txokoren batean”, bere bikoa osa dadin. Horrela, bada, hurkoa jagoten ikasteko beharra du, bestearen hegoa ez apurtzen ikasi behar du, berak hegaz egiteko aukera apur lezakeelako horretan. Beraz, gizakiak hurkoa sakoneanmaitatzen ikasiko du. Bakar-bakarrik maitasunaren bitartez hegaz egitea zilegi izango duela ikasiko du. Bestearen gogoa aurkituz, hegaz egiterik izango baitu finean.

Eta bukatu zuen

—Maitasunaren bitartez ez bada,ezin izango du neu naizen iturriraino heldu.

 

 

  Traducción al euskera por César Blanco (cblanco@irakasle.net)
 
 

Elena Fernández Bayo (artesbayo@gmail.com)

   
   
 
PINCHA ABAJO PARA CONSEGUIR LOS LIBROS DE LAS HISTORIAS
 
 
 
 
 
 

© WWW.LUZYSABIDURIA.COM