|
DENOK HELMUGARAINO
Orain ez urte asko, Seattleko Joko Para-olinpikoetan urritasun fisiko-psikikoak dauzkaten bederatzi lehiakide prest daude 100 metroko lasterketako irteera marran.
Tiroaren hotsarekin batera denak abiatzen dira. Ezin liteke esan tximista baino azkarrago abiatu direnik, baina bai lasterketan parte hartzeko, helmugaraino ailegatzeko eta, zergatik ez, irabazteko ere, grina handiarekin abiatu direla.
Denak aurrera doaz, baina, halako batean, lasterkari batek asfaltoan estropezu egin eta lurra jotzen du. Negarrari ematen dio, hankari helduta, minez.
Beste zortziok entzun dituzte eroritakoen negar zotinak, abiadura moteldu,gelditu eta atzera egiten dute... zortziok!!
Down sindromeak daukan neska batek zaurian musu eman eta: - Honek sendatuko zaitu, esan dio, eta altxatzen dute denen artean.
Orduan bederatziok eskutik helduta helmugaraino hurreratzen dira oinez.
Estadioan, ikusle guztiok, zutik jarrita, txalotan, lehertzen dugu airea. Lagun asko negarrez. Bertan gauden guztiok, batzuetan horrela jokatzen ez ba dugu ere,den-denokgure sen sakoneneanbadakigulako garrantzitsuagoa dela irabaztea baino, geure hurkoak ailegatzen laguntzea. Horretarako abiadura moteldu, edo eta, norabidea aldatu behar badugu ere.
|