MILA PUXTARRIAK
Zenbat eta zaharrago, orduan eta gehiago gozatzen ditut larunbateko goizak. Agian, lehena altxatzeak ematen duen bakardadea, edo lanera joateko beharrik ez izatea izango da, ez dakit. Dena dela, larunbateko aurreneko orduak zoragarriak izaten dira.
Orain aste batzuk, sotora nindoan irratiaren ekipoa piztera, esku batean kafea, egunkaria bestean. Hasieran, larunbateko ohiko goiza zirudiena, bizitzak ematen dizkigun ikasgai haietako bat bihurtu zitzaidan. Horrela gertatu zen:
Larunbat goizeko harremanetako sare batean sartzeko, telefonoarenuhin-bandan sintonizatunuen irrati-ekipoa. Handik gutxira seinale ona zeukan kide bat topatu nuen, ahotsagatik adinekoa zela egingo nukeen. Irudika ezazue laguna: komunikabide-merkatuan arituko balitz legez entzutenzen. Berarekin ziharduenari“mila puxtarrien” gaineko zerbait ari zitzaion adierazten.
Jakin minez entzuteari lotu nintzaien: “Tira, Tom, benetan, lanez lepo habilela ematen dik. Seguru bapo irabazten duala, baina penagarria duk,hain epe luzeetan, etxetik kanpo sendiarengandik urrun egon behar hori. Latza egiten zaidak familia mantentzeko batek astean hirurogei-hirurogeitamar lanordu egin beharra onartzea. Tristea duk, gero, zuen alabaren eskola-antzerkia galdu izana!”. Jarraitu zuen: “Aizak, Tom; zerbait esango diat lehentasunen zaintzari erne jarraitzeko niri asko lagundu didan gertaera batez”. Orduan, “Mila puxtarrien” kontua azaltzen hasi zitzaion.
“Begira ezak, behin jarri eta matematika pixka bat egiten hasi ninduan. Lagun bat batez beste hirurogeita hamabost urte bizi duk.- Bazekiat, motel, batzuk gehiago beste batzuk gutxiago bizi dituk, nik batez beste egin nian: hirurogeita hamabost urte. Orduan, 75 bider 52, eta 3.900 atera zitzaidan, hau duk, batez beste, bizitzan dauzkagun larunbaten kopurua. Bai, ezta? Orain mamira, txo!
“Honetaz jabetzeko berrogeita hamar urte behar izan diat” Jarraitu zuen. “Eta ordurako bi mila eta zortziehun larunbata baino gehiago igaroak nizkian. Hirurogeita hamar urte betetzear nengoen, hortaz, beste mila larunbat edo gelditzen zitzaizkidala hausnartzen hasi ninduan. 1000 puxtarri erosi nituen jostailu-biltegi komertzial batean. Gurera joan eta ontzi garden batean jarri nizkian nire irrati ekipoaren ondoan. Harez geroztik larunbatero kanika bat hartu eta zakarrontzira botatzen diat..”
Sintonia une batez zikindu zen basako zarataz. Gero, berriz, argitu.
“…puxtarriakurritzen doazela ikustean nire bizitzako gauza benetan inportanteak gehiago zaindu behar nituela konturatu ninduan. Denbora nola urritzen zaian ikustatzeak asko laguntzen diklehentasunak zaintzen, txo”.
Jarraitu zuen:
“Etxea txukundu eta familia ateratzeko ekipoa itzali baino lehen, bukatzeko, gauza bat esango diat: Gaur goizean ontzitik azken puxtarria atera diat. Hurrengo larunbata arte biziko banintz, oparitako denbora biziko dudala iruditzen zaidak. Denok denbora gehiago erabil zezakeagu”.
“Aizak!, beti bezala plazer handia izan duk hirekin mintzatzea. Tom, familiarekin egoteko denbora gehiago opa diat. Uhin esparru honetan lasteribiliko al gara!! Hemen 75 urteko gizona; K9NZQ bandatik hain zuzen. Egun ona izan, denoi .Txanda!”
Gizonak deskonektatu zuenean isilune sakon bat sumatu nuen uhin bandan. Zer pentsa handia eman zigun denoi. Antena konpondu eta gero adiskide batzuekin biltzeko asmoa neukan, taldeko aldizkaria diseinatzeko. Horren ordez, gora igo eta emaztea esnatu nuen musu batez
—Egun ona izan, laztana, piratak hartu, eta txango bat egingo al dugu?
—Gaixotu al zara? Galdetu zuen irribarrez.
—Ez, aspalditik ez dugu larunbata elkarrekin igaro... bide batez,
jostailu dendatik pasa gaitezke, puxtarri batzuk erosi behar ditut-eta”.
|