HORI JAKIN ALA EZ

Bidaiari bat herri batera heldu, eta han, pregoilariari entzunda jakin zuenmirariak egiten zituen gizon batek ikuskizuna eman behar zuena.

Bidaiaria leku on batean kokatu zen ikuskizuna ederto ikusteko. Hori hasi eta mirariak egiten zituela baieztatu ahal izan zuen, adibidez, ezerezetik objektuak sortzea.

Ikuskizuna bukatuta, gizon harrigarriarengana hurbildu, eta galdetu zion:

—Zertandatza egiten dituzunen amarrua?

—Ez dago amarrurik. Erantzun zion.

—Ezerezetik objektuak sortzen dituzula esaten ari zara?

—Bai, hori da.

—Hori ezinezkoa da! —haserre. Hori jainkoak izan ezik, ezin du beste inork egin!. Zu jainkoa zara ala? Burla egin zion bidaiariak.

—Bai, hori da.

Erantzun heretiko horrek guztiz asaldatuta marru egin zion:

—Bai eta zera ere!. Zu, ni bezain jainko zara!

—Bai, horrela ere bada. Baina gure artean aldea dago, ordea.

—Zein alde da, bada?. Jakinminez beteta.

—Nik hori badakidala eta zuk, berriz, ez.

 

  Traducción al euskera por César Blanco (cblanco@irakasle.net)
   
 
 
   
   
 
PINCHA ABAJO PARA CONSEGUIR LOS LIBROS DE LAS HISTORIAS
 
 
 
 
 
 

© WWW.LUZYSABIDURIA.COM

contador de visitas