HAU NIREA AL DA?

Historia honetako gizonak amorrualdiak izaten zituen sarritan. Halako batean, arazoari konponbidea behingoz ematea erabaki zuen. Horretarako, giza izaera sakonki ezagutzen zuen jakintsu batengana jotzea erabaki zuen. Haren aurrera iristean, honela hitz egin zion:

— Jauna, zure laguntza behar dut. Amorrazioaldiak izaten ditut. Horrek arazoz eta oinazez betetzen dit bizimodua. Amorrazoialdiak nireak baditut ere, badakit alda naitekeena zure aholkuen bidez.

— Oso interesgarria, esan didazun hau. Laguntzeko, ordea, zure hira erakutsi behar didazu, zein motatakoa duzun ikusteko.

— Baina, orain ez daukat amorrazioaldirik, ezin dizut erakutsi.— Erantzun zion gizonak

— Orduan hira aldia duzun hurrengoan etorri erakustera!

Gizona adoszegoela esan eta etxera itzul izen. Handik ez oso luzera, amorrualdia izan zuen, eta agurearengana abiatu zen. Urruti zegoen mendi altu baten tontorrean bizi zen agurea. Bertara ailegatu zenean agurtu eta honela esan zion:

— Jauna, hemen nauzu, esan zenuen bezala.

—Ondo, bada, erakutsi zure hira.

Baina, bidaian zetorren bitartean, hira-aldia pasatu zitzaion gizonari, eta ezin izan zion erakutsi. Orduan:

— Agian ez zara etorri nahiko azkar (esan zion agureak) Hurrengoan, azkarrago etorri eta horrela hirarekin ailegatuko zara.

Egun batzuk igarota berriz izan zuen amorrazio-aldia. Jakintsuaren esana betez, korrika biziz abiatu zen agurearen etxera. Aldapan gora ahalik eta azkarren egin zuen. Pot eginda ailegatu zenean ezin izan zuen hirarik erakutsi, zegoeneko pasata baitzeukan. Agureak errieta egin zion, haserre bezala:

—Arraioa! Berriz heldu zara hirarik gabe! Nik laguntzea nahi baduzu, azkarrago etortzen saiatu beharko duzu, hira oraindik daukazula ailegatzeko. Bestela jai daukagu.

Gizona goibel itzul izen etxera. Hurrengoan, indar guztiz korrika egin, eta garaiz ailegatuko zela egin zion zin bere buruari.

Baina hori ez zen gertatu, ez hurrengoan, ez hurrengoaren hurrengoan… Gainera gero eta nekatuago ailegatzen zen, inolako hira arrastorik gabe.

Ezin akituagorik heldu zen batean, horrela esan zion maisuak:

—Nire ustez, gezurra esan zenidan. Hira ez da zurea. Zurea balitz erakutsiko zenidake. Nirera hogei bat aldiz etorri zara eta inoiz ez didazu erakutsi.. Nonbaiten edo noizbait harrapatu egiten zaitu eta gero alde egin. Beraz, irtenbidea erraza duzu: zuregana ailegatu nahi duen hurrengoan ez onartu.

 

  Traducción al euskera por César Blanco (cblanco@irakasle.net)
   
 
 
   
   
 
PINCHA ABAJO PARA CONSEGUIR LOS LIBROS DE LAS HISTORIAS
 
 
 
 
 
 

© WWW.LUZYSABIDURIA.COM

contador de visitas