APOEN LASTERKETA

Aitzinean, oraindik animaliak eta landareak mintzatzen zekitenean apoen lasterketa izan zen. Muino garai bateraino igo behar zuten. Animalia multzo handia bildu zen bertan, ikuskizunaz gozatu eta apoak aupatzeko.

Hasi zen hasi lehiaketa. Beste animaliak, apo motel haiek gailurra joko zutenik uste ez zutenez, etsipenezko adierazpenak eta oihuak egiten hasi ziren:

— Gizajoak!!

Bai makalak!!

— Ez dute lortuko..

— Ezta...!!

Apo makalenak, ahaleginean hasi orduko, etsitzen joan ziren, ikusleen desanimuak jasotzean.

Apoen artean, baina, bazen bat eusten ziona eta gailurraren bila jarraitzen zuena. Bildutakoek marruka zerraien:

— Hau tamala, ez duzue lortuko.

Apo saiatuenak ere dema galdutzat jotzen ari ziren. Aurrera lasai jarraitzen zuen apotxo hura izan ezik. Gainera gero eta gogo handiagoarekin ekiten zion lanari. Bukaerarako denek apo hura izan ezik amore emana zuten.

Gure apoak, modu harrigarrian, aurrera zerrion iritzi guztien kontra. Ahalegin betean, gailurreraino ailegatu zen. Gainerakoek nola lortu zuen jakin nahian harengana jo, eta batek ea nola lortu zuen balentria hura galdetu zion. Bi eskuezbelarriak estaltzeko keinu batez erantzun zuen, eta orduan jakin zuten:... gorra zela!!

 

EZ UTZI JOERA EZKORRAK DITUZTENEN IRITZIEI ZURE GOGOKO HELBURUAK ILUNTZEN!

 

 

   

 

 

 
 
 

Elena Fernández Bayo (artesbayo@gmail.com)

   
   
 
PINCHA ABAJO PARA CONSEGUIR LOS LIBROS DE LAS HISTORIAS
 
 
 
 
 
 

© WWW.LUZYSABIDURIA.COM