|
BENETAKO IGELA
Bazen behin igel, igel hutsa, izan nahi zuen igela. Horretan ahalegintzen zen egun oroz.
Hasieran, ispilua erosi eta orduak ematen zituen bere buruari begira, bere benetakotasunarenbila.
Batzuetan aurkitzen zuela uste izaten zuen, beste askotan, berriz, ez. Egunaren, unearen, aldartearen,edo auskalo zeren arabera! Jardutez, ordea, nekatu eta kutxan bildu zuen ispilua.
Jendearen iritzien bidez baino ez zuela bere igeltasun maila argituko iriztera ailegatu zen gero. Hortaz, irudia, itxura larregi zaintzen hasi zen. Orain soineko hau, gero orrazkera hori…
Denetarik, besteek igel huts-hutsa zela uste ote zuten jakiteko.
Egun batean, hankak bereziki miresten zizkiotela jakin zuen. Denbora galdu gabe, txinga, salto eta beste hainbat ariketaren bidez, hanken giharrak lantzen hasi zen haiek bikainago izateko. Aurrera egin ahala, jendearen txaloak gero eta ozenkiago sumatzen zituen.
Bero-bero zebilen besteen onarpenaren bila itsututa. Edozer egiteko prest. Baita hankak erauzteko ere, besteei jangai eskaintzeko. Bururatu eta egin. Jaten zizkioten bitartean mingostasunez zera aditu zuen: "Gozoa igela, horren izter potoloekin oilasko itxurabazuen ere! "
Augusto Monterroso
|