ELKARTASUNAREN OGIA

Hau Bittor izeneko lagun bati gertatutako kontua duzue:

Hilabeteak zeramatzan lanik eta asegururik gabe. Goseak behartuta, eskale hasi zen Bittor. Duintasuna galduta bezala sentitzen zen. Jatetxe pribatu baten ondoan eskean zebilela, bikote bat sartzekotan ikusi zuen. Txanpoi batzuen galde hurbildu zitzaion gizonari.

—Pena duk, baina ez zeukaat aldean kanbiorik!. Erantzun zion gizonak.

Emakumeak senarrari:

—Zer nahi du, bada, gazteak?

—Jateko sos batzuk nahi dizkin. Bai gose itxura duela!

—Ezin diagu behar ez dugun maila batean jan, eta utzi lagun bat kanpoan, gosez!

—Gaur egun, zenbat bazter, hainbat eskale. Seguru edateko nahi duela!

—Nik bazeramaat, zer edo zer. Eman egingo zioat, ba, zerbait jateko adina!

Bittor ordurako,lotsak bultzaturik, aldendurik bazegoen ere, aditu egin zuen elkarrizketa eta aurrera zihoala emakumearen ahotz adeitsua aditu zuen:

— Hemen txanpoi batzuk. Honekin zer edo zer jateko izango duzu. Egoera oso txarra da, baino ez galdu esperantza inon zuretzako lanpostu bat egongo da. Laster topatuko ahal duzu!

— Eskerrik asko, andrea, adorea itzuli didazu, kinka larrian nengoela. Ez dut zure laguntza inoiz ahaztuko.

– Elkartasunaren ogia jango duzu. Partitu beste norbaitekin. Esan zion andreak. Duin handiko lagun bati bezala hitz eginez. Bittorrek zirrarahandia sentitu zuen bizkar hezur muinean gora.

Jantoki merke bat topatu zuen erdia gastatu eta beste erdiarekin bihar jango zuen. Elkartasunaren ogia bi egunetan jango zuen. Berriz zirrara! Elkartasunaren ogia!

—Egon! Ezin diat elkartasunaren ogia nik bakarrik jan! Barneko arrak kargu hartu zion. Une horretan, aurrean zihoan agureari erreparatu egin zion. —Agian goseak zegok. Partitu behar diat elkartasunaren ogia. Bere baitan.

- Aizu, jantokian sartu eta jan eder bat hartu nahi al duzu?

Agurea atzera burua itzuli eta sinesgaitz so egin zion.

—Nirekin ari zara, lagun?

Mahi inguruan eseri eta platerkada bikain baten aurrean egon arte ezin izan zuen gertatzen ari zitzaiona sinistu agureak. Afarian ogi zati handi bat paperezko ahozapian biltzen zuela ikusi zuen Bittorrek.

- Biharko gorde duzu hori? Galdetu zion.

- Ez, ez. Auzoan bolada txarra daraman mutil bat ezagutzen dut. Goseak egoten da eta ogia eramango diot.

Elkartasunaren ogia. Berriz andrearen hitzak etorri zitzaizkion gogora eta hirugarren konbidatua ere sentitu zuen mahian.

Mutilarengana joan ziren elkarrekin. Ogia eskaini eta segituan hasi zen mauka-mauka jaten. Auskalo noiztik zen jan gabe! Ogi erdia janda zuela txakur flako bat deitu zuen mutilak. Segituan agertu zen eta ogi erdia eskaini zion. Gero mutila zutitu eta egunkariak saltzen jarraitu zuen indar berriz.

Banaketa bukatutzat eman zuenez agurtu zuen agurea Bittorrek:

- Ondo ibili. Nonbait, zure zain lanpusturen bat izango duzu zain. Ez etsi. Jan duguna elkartasunaren ogia da eta etorkizuna argituko zaigu. Halaxe esan zidan jateko dirua eman zidan emakumeak.

Alde egin baino lehen txakurra ere laztandu nahi izan zuen eta horretan zebilela iduna (lepokoa) igarri zion. Begiratu eta bertan, grabaturik, jabearen helbidea.

Handik urrun bazegoen ere txakurra hartu eta eraman zuen jabearen etxeraino. Deitu eta segundo batzuen buruan atea zabaldu zen. Atean agertu zen gizonaren gerrira salto egin zuen txakurra pozarren. Jabearen aurpegian zoriontasuna loratu zen. Lagun zaharren agurra egin zioten elkarri. Txakurra lapurtua izan zelako susmo guztiak ezabatu zitzaizkion blaust bateanBittorren duintasuna sumatzean.

—Atzoko egunkarian ordainsariaren oharra argitaratu nuen. Har ezazu mesedez.

- Ezin dut hartu.Txakurra laguntzearren ekarri dut. Ez nekien sariarena.

- Hartzeko, mesedez. Emaztea zendu zenetik txakur hau nire euskarri eta hurkoa izan da. Niretzako ikaragarri balio du!

Une batez isilik egon zen eta jarraitu zuen:

—Tailerrean, zeu halako lagun oso bat behar dut. Etorri helbide honetara, lana behar baduzu. Zuretzako lanpostu bat daukat.

Bittorrek eskua luzatu eta txartela jaso zuen, eskerrak emanez.

Elkartasun ogia gogoan zuela etxeratu zen Bittor.

 

  Traducción al euskera por César Blanco (cblanco@irakasle.net)
   
 
 

Oscar Domenech (odomenech@hotmail.com)

   
   
 
PINCHA ABAJO PARA CONSEGUIR LOS LIBROS DE LAS HISTORIAS
 
 
 
 
 
 

© WWW.LUZYSABIDURIA.COM

contador de visitas