BALIO GABEKO MIRARIAK

Maisu zahar batek ikasleak munduan zehar bidali zituen, bidaian ikusiko zituzten gertaera miragarrienen berri ekartzeko.

Hilabete batzuen buruan haietako bat itzuli eta hau kontatu zion:

Maisu, ikusi dudan gertaerarik harrigarriena ur handia zekarren ibai bat zeharkatzean suertatu zitzaidan. Ibaia zeharkatzen zuen txalupa habiatzeko zen unean agure txiroa ailegatu zen eta ez bazuen dirurik ere, mesedez, beste aldera pasatzeko eskatu zion txaluparen jabeari. Batelariak ukatu eta purrustadaka eskota askatu eta abiatu ginen. Une hartan, guztion harridurarako, agureak begiak bildu eta trantze egoeran sartu zen. Gero ur gainetik ibaiaren beste aldera ibili zen, oinez. Ez al da mirari ikaragarria?

—Zenbat balio zuen txalupa hartzeak? Galdetu zion maisuak.

—Bi txakur txiki baino ez.

— Bi txakur txiki baino ez, beraz, mirari horren balioa.

 

  Traducción al euskera por César Blanco (cblanco@irakasle.net)
   
 
 
   
   
 
PINCHA ABAJO PARA CONSEGUIR LOS LIBROS DE LAS HISTORIAS
 
 
 
 
 
 

© WWW.LUZYSABIDURIA.COM

contador de visitas