NORI BERE HIZKERA
Hurkoari maitasuna eskainiz bizi nahi zuen emakume budista bat. Azokara joaten zenetan, baina, merkatari batek jazartzen zion sexu eske modu zatarrean.
Goiz euritsu batean eta euritakoa eskuan zuela, ditxosozko merkataria atera zitzaion ohi bezala inolako errespeturik gabe. Emakumea oldartu eta jo egin zuen euritakoaz aurpegian. Handik gutxira fraide bat bilatu eta gertatutakoa esan zion kontzientziako harrak asaskatzearren:
- Lotsatuta nago nire gorroto-aldiagatik. Aitortu zion fraideari.
- Jakina, ez zen zuzena izan gorrotoari bide ematea. Hurrengoan onberatasunez bete gogoa eta jo berriz zartako sendo bat euritakoaz. Hizkera hori baino ez baitu ulertzen!.
|