GORROTOAREN ESPETXEA
Bi lagun espetxe berean egonak ziren. Biak errugabeak. Han, bidegabekeria eta tortura latzak jasoak ziren. Espetxetik irten eta urte batzuen buruan topatu ziren. Batak besteari:
— Aizak, presozainekin gogoratzen al haiz inoiz?
—Ez. Eskerrak! Aspaldian hortaz guztiaz ahaztu egin ninduan!
—Ba, nik oraindik gorroto dizkiat indar biziz.
Lagunak begietara so egin eta esan zion:
—Errukigarri heu!.Hala bada, oraindik preso haute.
|