ZUZENTASUNA
Cosroesek, Pertsiako erregeak,oso maisu ona zeukan txikitan. Irakasten zion arlo guztietan emaitza bikainak lortzen zituen Behin, inolako motibo jakinik gabe zigortu zuen zorrozki maisuak.
Urte batzuk beranduago Cosroes errege egin zuten. Eman zuen lehenbiziko aginduan haurtzaroko maisua ekartzeko eskatu zuen. Behin, aurrez aurre, aspaldiko zuzengabekeria hartaz kargu hartu zion maisu zaharrari.
- Zergatik zigortu ninduzun errurik gabeko hartan?
- Zure argitasunaz konturatu nintzenean, zuen aitaren erregetza jasoko zenuela jakin nuen. Bizitza osorako, pertsona bat zuzengabekeriak nola mindu dezakeen erakutsi nahi izan nizun,zuk bidegabe sekula inor ez zigortzeko.
|