BIHOTZ AKATS GABEKO

Behin gizon gazte bat herriko plaza erdian jarri eta aldarri hau zabaldu zuen: - “Nire bihotza eskualde honetako bihotzik ederrena da.” Aldarria entzunda jendetza bildu zen haren ingurura bihotz eder hura mirestera. Denek baieztatu zuten bihotz perfektua zela, orbainik gabekoa.

Bai, denak bat zetozen: inoiz ikusi gabeko bihotzik akats bakoena zen. Gaztea, jendearen onarpen horrekin, gehiago harropuztu eta sutsukiago aldarrikatu zuen bihotz ederrenaren jabe zela.

Halako baten, agure bat inguratu eta honela hitz egin zion:

—Nolatan ari zara zurea dela ederrena esaten? Ziur naiz, ez da nirea bezain ederra. Ezta hurrik ere!!

Harritu ziren han bildutakoak, gaztea bera ere agurearen bihotzari so geratu ziren jakin minez: bihotza erritmo sendoz taupaka ari bazen ere orbainez josita zegoen. Nabaria zen zati batzuk ordeztuta zeudela ere, eta agerikoak ziren aldaketen ertzak, eta inguruko mugak begi-bistan zeuden eta. . Bai, hutsuneak eta guzti zenbait aldetan.

—Nola esan dezake berea ederragoa dela? Hurbildutako batek.

Agurearen bihotzaren egoera zarpailtsua ikusita, barrez hasi zen gaztea.

–Txantxetan zabiltza, ezta?

—Erkatu biak, mesedez!. Nirea akats gabekoa da. Zureak, berriz, orbain eta matxuren planoa dirudi. Dena lardaskaturik.

—Bai egia duzu hori. Zurea akats gabekoa ematen du, baina, nik ez nuke zurea hautatuko. Begira ezazu nirea, orbain bakoitza norbaiti bihotza eman nioneko adierazlea da. Bihotz zatiak erauzi ditut maite ditudanei eskaintzeko.

—Horrela, askok beren zatiak eskaini dizkidate hustutako lekuak estal ditzadan. Pusketak ez dira igualak eta ertzak agerian geratu dira. Hala ere, horretaz pozten naiz, partitu ditudan maitasunen oroigarri baitira.

Eta jarraitu zuen:

—Inoiz norbaiti maitasuna eman eta, ordainez, ez dut zatirik jaso. Haietatik hutsak geratu dira. Maitatzeak badakar berez horren arriskua onartzea. Eta hutsune zabalduek ematen duten minak maitatua arrangurarik gabe gogoratzean gozatzen dira. Haiek itzuliko ez badira ere, etorriko direnek beteko dizkidate hutsuneak.

—Orain, ulertzen al duzu zer den benetako edertasuna?

Gaztea isilik geratu zen, eta begiak bete zitzaizkion. Bihotz gazte eta ederraren zati bat erauzi eta eskaini egin zion agureari. Hark onartu eta bihotzaren huts batean kokatu zuen, gero adabakiz betetako bihotzetik pusketa bat erauzi eta horrekin gaztearenaren hutsa bete zuen.

Zatia egokitu zen, baina ez orbanik gabe, igual igualak ez zirelako.Gazteak bihotzari erreparatu zion, eta konturatu zen inoiz ez zuela izan hain bihotz ederra, agurearen maitasuna ere bereari zeriolako.

 

  Traducción al euskera por César Blanco (cblanco@irakasle.net)
   
 
 

Oscar Domenech (odomenech@hotmail.com)

   
   
 
PINCHA ABAJO PARA CONSEGUIR LOS LIBROS DE LAS HISTORIAS
 
 
 
 
 
 

© WWW.LUZYSABIDURIA.COM

contador de visitas