OREKAN IRAUN
Buda garaian Indian hiri bakoitzeko emakume ederrenari ez zitzaion onartzen inorekin ezkontzea, uste baitzen horrek liskarrak zeloak eta arazoak ekarriko zituela. Horregatik emakume ederrena “nagarvadhu” bihurtu behar zen: “hiri osoko emaztea”.
Ez zen hau zerbait lotsagarri izaten, alderantziz baizik,begirunez eta errespetuz tratatzen ziren emakumeak ziren. Ez ziren prostitutak arruntak bakarrik errege printze eta jeneralek bisitatzen zuten, gizarte talde gorenek.
Amparali zinez ederra zen. Behin terrazan zegoela monje budista bat ikusi zuen. Sekulan maitemindu gabe zegoen baina bertan harekin maitemindu zen erabat. Gizon gaztea zen, liraina, ibilera zuen sorgintzen duenetakoa... beregana korrika egin zuen eta esan zion:
-Hiru egun barru euri aroa hasiko du. (Monje budista ez dira euri aroetan bidaiatzen)
-Lau hilabete hauetan nire etxean gelditzeko egiten dizut gonbitea.
-Nire maisuari galdetuko diot. Ontzat ematen badit etorriko naiz.- Erantzun zion
Monjea Budarengana joan zen oinak laztandu eta istorioa kontatu zion:
-Hurrengo lau hilabeteetan berarekin gelditzeko eskatu dit. Eta nik zure esana beteko nuela esan diot, berazzurengana etorri naiz zure nahia zein den jakiteko.
Budak begietara begiratu zion eta esan zuen:
-Gera zintezke berarekin lau hilabete hauetan.
Ez uste handia izan zen. Milaka monje... isil gune artega zabaldu zen. Ernega handia zebilen, baita zelo eta bekaizkeri asko ere .
Amparaliren etxera joan zenean zurrumurruak handitu ziren:
-Hiri osoa dago harrituta. Hizketa gai bakarra dabil: monje budista batAmparalinean dagoela.
-Isilik egon- Agindu zuen Budak.- Nire monjearengan konfidantza daukat.Begietara begiratu eta ez dut haietan desiorik aurkitu. Ezetza eman banion berak ez zuen batere sentituko. Baietz esan eta joan da ekarri duen oreka berberarekin. Bere zintzotasunean eta bere hausnarketarako gaitasunean konfidantza daukat. Zergatik zabiltzaten hain aztoratu eta kezkaturik?
Lau hilabete igaro eta monjea itzuli zen Budarengana, bere atzetik Amparalietorria zen lekaime budista arropa jantzita. Amparalik Budaren oinak laztandu eta esan zion:
-Nire jakintza guztia erabili dut zure monjea seduzitzeko, baina berak seduzitu nau ni, ordea. Orain berari esker badakit benetako bizitza zure esanetan datzana dela.
Budak asanbladari esan zion:
-Lasai zaudete orain?
-Meditazioa sakona eta kontzientzia argia bada ezerk ezin du ilundu.
Amparali emakume argitua bihurtu zen Budaren ikasleen artean.
|