GABONETAKO ZUHAITZA

Ba zen behin urrutiko baso batean izei bat. Hazi baino ez zuen nahi. Ez zueninork asetzen, ez eguzkiaren epelak, ez haize lurrintsuak; ez eta inguruanjolasean ibiltzen zitzaizkion umeek, nahiz eta benetan zuhaitz ederra zela iristen zitzaien denei. Beste zuhaitzei bezala hazi egiten zitzaion urtero eraztun berria, eta gero eta altuagoa zen. Baino hau bere iritziz motelegi gertatzen zen. -Ahal banu hazi aldameneko hori bezala- Xuxurlatzen zuen aldameneko zuhaitzari begiratzenzion bitartean.

Udazkenean basa mutilak baso aldera etorri ziren: Urtero bezala zuhaitz zaharrenak ebakitzera zetozen. Izei txikiak zuhaitz handietako bat erortzen ikustean dar dar egin zuen beldurrez. Hura burrunba!. Aizkolariek nola ebakitzen zuten eta basotik eramateko adarrak nola pilatzen zituzten ikusi zuen.

Udaberrian berriz enarak eta zikoinak itzuli ziren basora. Izeiak galdetu zien: -Badakizue nora eramaten dituzte botatako zuhaitzak?

-Hona nentorrela zuhaitz handiz zamatutako itsasontziak ikusi ditut. Ederrak ziren haien enborrak eta erretxina usaia zegoen. Zure lagunak izango ziren- Esan zion zikoinak.

-Handia izan nahi dut eta hola itsasoz joan itsasontzi batez! Pentsatu zuen izeiak. – Gozatu gaztaroa eta zoriontsua izan- Esan zion eguzkiak.

Baina ez zion zoriontasunik ezerk ematen ez adarretan dantza egiten zion haizeak; ez goizetan hosto orratzetan ihintzaren harri bitxiek...

Hilabeteak joan hilabeteak etorri Gabon garaia heldu zen. Basa mutilak itzuliak ziren, gure izeia baino txikiagoa zenzenbait zuhaiska ebaki eta gero gurdietan sartzen zituzten adarrik moztu gabe.

Nora zeramatzaten eta zergatik ez zizkieten adarrak moztu galdetu zuen izei txikiak. -Hirira daramatzaten Gabonetarako apaingarri gisa erabiliko dira- Erantzun zioten artatxoriek.

-Eta gero zer gertatuko zaie? Jarraitu zuen galdetzen.

-Ez dakigu.

-Ai ene, ni ere apaingarri erabiliko baninduten! Aizkolariak itzuli eta neu ere eramango al naute!. –Gozatu gaztaroa, pozik izan daukazunarekin- Xuxurlatu zioten eguzki eta haizeak.

Urteak aurrera joan eta izei gaztea zuhaitz handi bihurtu zen, bere hostoak dirdiratsu eta berde ilun dotoreak ziren. Azkenean aizkolariek aukeratu zuten Gabonetako zuhaitza izateko. Laster beste hainbat zuhaitzen artean plaza batean zegoen.– Hau bai ederra! Entzun zen ahotsa.

Bi lagunen artean eraman zuten zuhaitza. Eta gela guztiz apaindutako baten erdian jarri zuten hondarrez betetako ontzi handi batean. Oihal berde eder batez estali zuten ontzia eta arratsaldean morroiak eta umeen artean apaindu zuten zuhaitza. Kukulan urrezko izar argitsu bat jarri zuten. –Bai polita! –esan zuten umeek. – Ba, politagoa izango da gauaz argiak pizten ditugunean!.

Kandelak pizteko unea ere ailegatu zen! Bai kilikagarria unea! Zuhaitzak dar dar egin zuen hunkiturik. Kandela bat erori eta kimu bat suak hartu zuen baina neskame batek azkar asko itzali zuen sua. Izeia izutu zen.

Halako baten gelako ateak ireki eta umeak sartu ziren arrapaladan. Zuhaitzera inguratu eta dantza eta kantuz aritu ziren zintzilikatutako opariak hartu eta zabaltzen zituzten bitartean. Opariak hain lotuta zeudenez kimu batzuk apurtzen ziren tiraka hartzean.

Opariak eta apaingarriak zuhaitzari kendu zizkiotenean aititeri ipuina kontatzeko eskatu zioten umeek.

-Eseri gaitezen zuhaitzaren ondoan berak ere ipuina aditzeko. Zein nahi duzue?

-Galdutako printzearena!- Ume guztiek aho batez.

Berari inork ez ziola zer nahi zuen galdetu pentsatu zuen zuhaitza tristaturik. Ez zekien bere egitekoa burutua zuela eta zegoenekoz ez zeukala han etorkizunik. Izeiak ipuina entzun zuen eta bera ere inoiz printzesa batekin ezkondu ahal izango zuela uste zuen.

-Orduan ez naiz ikaratuko eta nire edertasunaz harro izango naiz.

Baina hurrengo goizaldean zuhaitzaren ametsa ezabatu zen. Ganbarara eraman eta eguzki pintzak ailegatzen ez ziren bazter batean utzi zuten. Egunak eta gauak joan eta inor ez zen zuhaitzarekin gogoratzen.

Basoko bizitza galdu zuelako zuhaitza kexatzen hasi zen. Bai ganbara isila!

-Pssst! ¡Pssst!. Esan zuen sagutxoak adarrez adar gora zihoala, atzetik beste bat are txikiagoa. Adarrak usaindu eta iheska atera ziren.

-Zelako hotza hemen ezta?. Batak besteari. -Epelago balitz primeran egongo ginen elkarren ondoan ezta, agure? Zuhatzari.

-Eh, eh ni ez naiz horren zaharra- Protesta egin zuen zuhaitzak. Ez zuen kontuan hartu urik eta eguzki argirik gabe gero eta zimelduago horiago zegoela.

-Nondik zatoz? Esan zein den munduko herrialderik ederrena.

-Ez dut mundua ezagutzen. Basoa ezagutzen dut han eguzkiak dena argitzen du eta hegaztiek kantuz josten dituzte egunak. Eta hola gaztaroa kontatzen hasi zen.

Sagutxoek ez zuten sekulan halakorik aditu. –Oso zoriontsua izango zinen! Zuhaitzak hausnartu zuen saguak esandakoaz. Gabonetako zuhaitza izana zela kontatu zien eta nola opariak eta kandelak zintzilikatu zizkioten. Saguak aho bete hortz adi adi zeuden. Denbora hartaz gogoratu zen eta berriz itzuli zitezkeela otu zitzaion, -Bai ”Galdutako printze”-aren ipuinean bezala. Saguek nor zen printze hori galdetu zioten, eta izeiak ipuina kontatu zien. Saguak pozarren entzun eta hurrengo gauean itzuli ziren. Eta hurrengoa, eta hurrengoa.

-Ba dakizu beste ipuinik? Galdetu zuen entzutera etorri berria zen beste sagu batek. -Ez hau nire bizitzako gaurik zorionenean entzun nuen, oraindik noraino zoriontsua nintzen ez nekienean. Arratoiak eta saguak joan ziren.

-Gozoa izan da saguak nire istorioa entzuten ondoan izan ditudanean”.

Hainbat denbora geroago morroiak etorrieta zuhaitza eskaileretan behera eraman zuten patioraino. -Nire bizitza berriz hasi da eta azkenean gozatu ahal izango dut- Pentsatu zuen zuhaitzak. Kanpoan eguzkiak betean jotzen zuen eta arrosa berriak zeuden lorategian. Liliek agur egiten zuten lorontzietatik eta enarek dantza egiten zuten oskarbian. Baina izeiak adar lehortuezkonturatzerakoan lotsatu egin zen eta berriz ganbarara itzultzea nahi izanzuen.

-Dena bukatu da. Behintzat garaia zenean zoriontsu izaten jakin izan banu!

Penetan zegoen honetan langile bat etorri eta enborra zerratzen hasi zen egurra egiteko asmoz. Orduan sagutxo bat agertu zen patioan, ganbaran entzundako mundua aztertu nahian. Zuhaitz gainean igo. Zerra eragin bakoitzean arnas sakon bat egiten zuen izeiak eta arnas bakoitzean basoan igarotako egun zoragarri bat gogoratzen zuen.

Sagua goibeldu zen zeharo, eta iheska ateratzeko zorian egon zen, baina oraindik sikatu gabeko adarra ikusi zuen. Hortz zorrotzekin ebaki eta korrika abiatu zen basorantz adarra ahoan hartuta. Iratxe ederrenaren ondora ailegatzean lurrean zuloa zabaldu zuen eta hantxe landatu zuen adarra, jakin gabe izeiak zenbat maite zuen landare liraina.

Eguzkiak berehala ezagutu zuen adar txikia eta argitu eta bizi berritu zuen, basora ongi etorria emanez kimu berriari. Kimuak hostoak altxatu zituen eguzkirantz basoko bizitzaren une bakoitza gozatuko zuela zin eginez.

 

  Traducción al euskera por César Blanco (cblanco@irakasle.net)
   
 
 
   
   
 
PINCHA ABAJO PARA CONSEGUIR LOS LIBROS DE LAS HISTORIAS
 
 
 
 
 
 

© WWW.LUZYSABIDURIA.COM

contador de visitas