HERRAREN ZAMA
Inurria kanta kantari basa inurria fruituakbizkarrean hartuta garraio lanean zebilenean kakarraldoak moztu zion bidea adarra joz bere lan neketsua zela eta isekaz. Inurriak jaramonik egin gabe kakarraldoa inguratu eta bideari jarraitu zion.
Egun batzuk geroago zuhaitz baten txori negar likatsuan itsatsirik gelditu zen kakarraldoa eta laguntza eske hasi zen. Bere isekak eta txantxak jasan behar izan zituzten hainbat animaliaez zen laguntzera hurbildu. Inurria berriz, belar hosto luzea eskaini zion eta kakarraldoa askatu ahal izan zuen bere burua txori negarretik.
Esker ona agertu zion kakarraldoak eta hainbeste iseka jasoa bazen ere ea nolatanaskatu zuen galdetu zion harridura puntu batez. Inurriak hola erantzun zion. Nire pisua halako hogei zama dezaket baina bada nik jasan ezin dezakedan zama: “herra”. Larregi da niretzat, eta ezin dut eta ez dut nahi zama hori lepoan eraman. Horregatik zama hori inoiz nire lepoan ez gelditzen saiatzen naiz. Nire lepo indartsua gauza garrantzitsuagoak eramateko libre behar dut eta. Kakarraldoa argitu zen inurriaren ekin bideaz eta bere jokaera aldatu zuen.
|