ONBERATASUNA ONARTUZ
Nola ontzen dugu mundua?- galdetu zuen behin ikasleak
Ibn al-Husaynek erantzun zion:
Ba zen behin Damaskon Abu Musa al-Qumasi izenekosheika, denek bere jakinduria zela eta goraipatzen zutena, baina inork ez zekien pertsona zintzoa zenentz.
Arratsalde batean eraikuntzan zegoen akats batetatik etxea erori zen.Auzotarrek hondakin artean indusketa lanak hasi zituzten azkar. Horretan zihardutela sheiken emaztea topatu zuten.
Berak erregutu zien: -Utzi nazazue eta saia zaitezte nire senarra salbatzen hor nonbait eserita zegoen eta!”
Auzotarrek esandako inguruan industu zuten eta hantxe agertu zen Sheika.
Berak larritasun handiz eskatu zien: -Utzi nazazue,mesedez, eta salbatu nire emaztea alde horretan zegoen etzanda!!
Bikote horrek jokatu zuen bezala norbaitek jokatzen duenean mundu osoa garbitzen ari da.
|