HAIZETEA
Dena zuhaitz baten adarrak astintzen zituen haize latz batez hasi zen. Zarata handi horretan ahots batek datorren historia kontatzen zuen:
- “Orain dela urte asko eta asko, gizakiak ongi bizi ziren biluzik zorionetan Amalurrak ematen zizkien ondasunak zuzenki banatuz eta egoki kudeatuz. Saltoka; dantzan eta barrez aritzen ziren. Denok elkarrekin bizi ziren: emakume; gizon; haur; zaharrak eta animaliak. Elkar lagunduz taldearen ongi izatea bermatzeko. Halako egun batean haizete ikaragarri batek beraien auzoak astindu zituen. Hotzak euriak trumoiek eta tximistek lasaitasuna eta patxada ezabatu zituzten. Gizakiek sekulan ez zuten jasan halako ekaitzik eta zeharo beldurtu ziren. Beraz animalien larruak lortzen hasi ziren euri eta hotzetatik babesteko...
... Ahaztu zitzaiena, ordea, zera izan zen: ekaitza igaro eta berriz eguzkia azaldu zuenean arropa eranztea”.
Ariadna Rulló
|