MAITASUNA EL MOISESEN LEGEA

Basotik zebilela Moisesek otoitzean zegoen gizon bat ikusi zuen. Hain gauza harrigarri eta funtsa gabekoak esaten ari zenez Moises gelditu zen.Gizonaren hitzak profanoa eta sakrilegioak ziren....- “Jainko; batzutan bakardadea pairatzea latzegi egingo zaizu. Nik badaukat noizean behin etortzerik eta zureondoan egon, zure itzala izango banitz bezala. Zergatik bakarrik sentitu nik lagundu ahal bazaitut. Gainera ez naiz ganorabakoa, bainu eder bat emango dizut eta arkakusoak kenduko dizkizut hiletik eta gorputzetik.

Arkakusoak? Moisesek ezin zuen sinestu ere egin!. Zertan ari da gizon hau?... -“eta zuretzako sukaldari arituko naiz, nire lapikoak denek dituzte oso gustuko. Ohea egin eta arropa garbituko dizut. Gaixotzean zaindu eta sendatu egingo dizut. Zure ama; zure emaztea; zure morroia izango naiz; edozer izan ahal naiz zuretzat. Etortzerik daukadala nik jakiteko dei bat egin eta hemen naukazu, jainko maitea...”

Moisesek geldi arazi eta honela hitz egin zion: -“Zertan ari haiz ba? Jaikoaren ilean arkakusorik? Bainu baten beharraz jainkoa? Aski duk, txorikeri gehiegi! Hau ez duk otoitz egiteko modua. Jainkoa iraindurik sentituko duk hire esanekin”.

Gizonak Moisesen oinetara makurtu eta barkatzeko eskatu zion:

Gizon ezjakina naiz. Ez dakit otoiz egiten: Erakutsi egidazu, arren!

Moisesek otoitz egiten erakutsi zion. Bere buruaz harro zegoen gizona bide zuzenean jarri zuelako. Zoriontsua eta harrokeri puntu batekin ere. Moisesek bidean aurrera jarraitu zuen, eta handik urruntzean trumoiaren indarra zeukan zeruko ahotsa aditu zuen:

-Moises; jendea niregana hurbil araztea duzu nire agindua, ez maite nautenak nigandik urruntzea! Eta horixe da, hain zuzen, egin duzuna. Gizon hori nire hurkoenetakoa zen. Itzuli eta barkatzeko eskatu. Zure otoitzeko modua ahazteko esan. Bere otoitz egiteko moduanzegoen edertasuna ezabatu duzu. Gizon zintzoa da, maitekorra. Bere maitasuna benetakoa da. Esaten zuena gogotik esaten zuen ez zen errituala. Orain berriz zuk eman diozuna mamirik gabeko erritualada. Behin ta berriz errepikatuko du, baina ezpainetik baino ez zaizkio aterako bereak ez diren hitzak. Aurrekoak, ordea, gogotik sortuak ziren, bere bereak!

 

  Traducción al euskera por César Blanco (cblanco@irakasle.net)
   
 
 

Elena Fernández Bayo (artesbayo@gmail.com)

   
   
 
PINCHA ABAJO PARA CONSEGUIR LOS LIBROS DE LAS HISTORIAS
 
 
 
 
 
 

© WWW.LUZYSABIDURIA.COM